XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Primeran, hemen zagok.

- Prest al hago entzuteko?

Bingok egia esan zion, ez zegoela, baina Bootsek irakurtzeari ekin zion.

Romondoren ezpainak irribarre geldo, nagi batean kizkurtu ziren baina haren begi beltzak, kanpamenduko suaren gainetik neskari begira, desirarekin sakondu egin ziren.

Ijitoen musikak ere bazirudien desirarekin sakondu egin zela eta bikoteak, besoz beso, karroetara alde egiten hasi ziren.

Azkenik Romondo eta neska bakarrik gelditu ziren.

Utzi zuen bere gitarra eta mugimendu zalu eta txairo..

Bootsek atsedena hartu esan zuen:

- Hitz hauek nabarmenago esan behar nitian.

... zalu eta txairo batekin neskaren ondora joan zen.

Ahots beherez neskak esan zion: Romondo!

Boots gelditu egin zen arnasa hartzeko, eta Bingo pausaldi horren zain egona zen.

Berehalaxe eten zuen:

- Eskerrikasko horren berri emateagatik.

- Hago.

- Oraindik hobea zatorrek.

- Nik...

Romondok Marianna marmar egin zuen.

Bootsek eten egin zuen esateko: